饾悓饾惃饾悵饾惍饾惀饾惍饾悮: 饾悊饾悽饾惓饾悮饾惈饾惌饾悶 饾悶饾惌饾悮 饾悐饾惍饾惀饾惌饾惍饾惈饾悮: 饾悂饾悶饾惉饾惌饾悶饾悮饾悿 饾悶饾惌饾悮 饾惂饾悽饾悿... 饾悹饾悶饾惈饾惌饾惍 饾悶饾惌饾悮 饾惍饾惈饾惈饾惍饾惌饾悽 饾煆 饾悶饾惌饾悮 饾煇. 饾惉饾悮饾悽饾惃饾悮



Ongi etorriak "Notas de cambio" blogera. Gaur, "Hatzaparrak" taldearen izenean, hausnarketa baten bitartez, aniztasunaren inguruan murgiltzen jarraituko gara. Aniztasuna gizartearen parte da. Gizarte-talde desberdinak osatzen ditugun gizakiok, antzekotasunak ditugun arren, desberdintasun asko ditugu ere. Baina arazoa desberdintasun horiek gero eta gehiago banatzen gaituztenean hasten da, kontuan hartu gabe aberastu egin gaitzaketela. Ideia horrekin lotuta, aniztasuna eta inklusioa ulertzeko premia sortzen da. Baina garrantzitsuena ez da soilik kontzeptu horiek ulertzea, baizik eta bi alderdi horiek dakartzaten esanahi sakonenei aurre egitea ahalbidetuko duten baliabideak eta jarrerak identifikatzea.

Aniztasunari buruz ari garela eta, aipatu beharra dago kontzeptua oso zabala izan daitekela, tipologiaren antzera. Arrazoi horrengatik, Gizarte eta Kultura Ingurunearen Ezagutza irakasgaian, aniztasun mota ezberdinen inguruan lan egiteko bi saio eskaini ziren. Lehenengo saioan, dinamika desberdinen bidez, ideologia aniztasuna landu genuen. Saioari hasiera emateko, termino ezberbinak hartu genituen abiapuntu, tolerantzia eta enpatia kontzeptu nagusiak izanik. Saioan zehar, kontzeptu hauek, ariketa ezberdinen bidez lantzea lortu genuen eta hauen helburua, gure tolerantzia eta enpatia maila neurtzea izan zen.

"Enpatia" kontzeptuaren inguruan ari garenez eta esanahia kontuan hartuta, beste pertsonaren ikuspegia ulertu, eta nola pentsatzen duen edo besteak nola sentitzen diren jakiteko gaitasunarekin lotutako ideia atera genuen ondorio modura. Baina, geure buruari galdetu beharra dugu, benetan enpatikotzat jotzen al dugu geure burua?, benetan gai al gara beste pertsonaren azalean jartzeko? Galdera horri erantzun ahal izateko, besteekin dugun "enpatia" mailari dagokionez, saioan zehar hasierako balorazio bat egitea proposatu zitzaigun. Emaitzak positiboak izan ziren, eta, klaseari dagokionez, pertsonak gai direla, sarritan, beste pertsonaren lekuan jartzeko ondorioztatu zen.

Hasierako lanketa hori egin ondoren, gaiaren mamira sartu ginen; horretarako, bi jarduera praktiko planteatu zizkiguten. Lehendabiziko jardueran, orain dela gutxi Donostiako Alde Zaharrean gazteen eta Ertzaintzaren artean sortutako istiluetan parte hartu zuten bi kolektibo horietako baten alde jartzea eskatu ziguten, beti ere, kolektibo bakoitzaren jokabidearen alderdi positiboak eta negatiboak aitortuz. Hortxe izan zen gure tolerantzia, errespetu eta enpatia maila benetan lanean jarri genuen momentua; bada, gatazkan parte hartu zuten kolektibo baten alde jarri behar ginen baina, aldi berean, “kontrakotzat” hartutako beste kolektibo horren jarreraren alderdi positiboak identifikatu behar genituen. 

Lehenengo jarduera amaitu eta ondorioak atera eta gero, bigarren dinamikari hasiera eman genion, pertsonaia ospetsu batzuen argazkien bidez, erabaki behar izan genuen haietako zeinekin kafe bat hartzea gustatuko litzaigukeen eta norekin ez, eta, jakina, gure aukeraketaren arrazoiak azaldu behar izan genituen. Zalantzarik gabe, ahaidetasunagatik edo antzeko pentsamendu ideologikoak kontuan hartuta, erraza izan zen erantzuna justifikatzea kafe bat hartzea gustatuko litzaigukeen pertsonaiei dagokienez. Pertsonaiaren batekin kaferik ez hartzeko arrazoiak azaltzeko orduan, ordea, zailtasunak izan genituen. 

Aurreko jarduerarekin lotuta, honelako dinamikei esker, gure gizartean dagoen errealitatearekin bat datorrena ikusten dugula ondorioztatzen dugu. Izan ere, gaur egun, askoz errazagoa da gurearen antzeko itxaropenak eta ezaugarriak betetzen dituzten pertsonen tokian jartzea, gu tartean egoteko gai izango ez ginatekeen egoera batean bizi diren pertsonekin baino.

Tolerantzia, errespetua eta enpatia praktikan jarri ondoren, amaitzeko, hausnarketa sakonago bat egin eta haiekiko dugun benetako azaleratze maila zehaztu genuen. Ariketa desberdinak jorratu genituen heinean konturatzen joan ginen bezala, hasiera batean gure buruari kontzeptu hauekiko esleitzen genion pertzepzioan aldaketa nabariak eman ziren.

Irakasgaiaren bigarren saioan, aldiz, hainbat dinamika egin genituen jatorri-aniztasunaren inguruan; izan ere, nahiz eta kontzeptu hauek lehen saioan landutako terminoekin alderatuz antz handia ez izan, haien artean lotura estua dutela uste dugu.

Gaur egungo gizarteen ezaugarri bereizgarrienetako bat aniztasun kulturala, etnikoa, linguistikoa eta identitarioa da, egungo migrazio-prozesuetatik eratorriak direnak. Eta, itxuraz, oso kontzeptu entzunak diren arren, errealitatean, pertsona gutxik ulertzen dute haien artean dagoen aldea. Arrazoi horregatik, saioari hasiera emateko, "immigrante", "migrante" eta "emigrante" kontzeptuen inguruko hurbilketa bat egin zen. Bateratze-lana egin ondoren, aipatutako hiru terminoak, beren bizilekua lekuz aldatzen duten pertsonei buruz jorratzen zutela ondorioztatu genuen. Izan ere, desberdintasuna desberdintzeko, nahikoa da gogoratzea horietako bakoitza aditz desberdin batekin lotzen dela, hau da, “inmigrante” bat, etortzen den norbait da, “emigrante” bat, berriz,  joaten den norbait da eta “migrante” bat, aldiz, desplazatzen den norbait.

Kontzeptuak argitu ondoren, saioa “inmigrante” bat irudikatzea eskatzen zuen dinamika batekin jarraitu genuen. Horretarako, 6 abiapuntu hartu ziren erreferentziatzat (jatorria, azalaren kolorea, hizkuntza, erlijioa, maila sozioekonomikoa eta generoa). Amaitutakoan, bateratze-lana egin zen, eta klasearen ia erdiak gizon beltz bat irudikatu zuen, afrikar jatorrikoa, musulmana eta klase sozioekonomiko baxu samarrekoa. Gaur egun, Estatistikako Institutu Nazionalaren arabera, 5.235.375 atzerritar gehiago daude, eta nazionalitate nagusien artean, kolonbiarra (62.355 gehiago), venezuelarra (53.288) eta marokoarra (47.346) daude.

Datuak ikusita, geure buruari planteatu beharra dugu; zergatik, immigrazioaz hitz egiten denean, orokortzeko eta kolektibo jakin batez hitz egiteko joera dago? Ikasgelatik jasotako erantzunak erreferentziatzat hartuta, gaur egun orokortzeko joera hori komunikabideek islatzen duten inmigrazioarekiko ikusmolde negatiboak izandako eraginagatik dela ondorioztatzen dugu.

Komunikabideen inguruan hitz egiten ari garenez, saioan zehar hainbat bideo ikusi genituen (Doll Test eta El machismo y el racismo en el cine), non, immigrazioarekiko aurrez pentsatutako irudia islatzen zen, kolektibo beltza kaltetuena izanik. Komunikabideek, oro har, kultura, bizimodu, portaera eta, batez ere, biztanleriaren balioen eraketan duten eragina agerikoa da. Gure ustetan, garrantzitsua da horrelako jarduerak egitea; izan ere, gure gizartean sakon barneratu dugu migrazio-fenomenoak, gizarte-segurantza ezaren eta delinkuentziaren indizearen hazkundearekin lotuta daudela, eta, oro har, komunikabideak direla pertzepzio negatibo horren eraikitzaile nagusiak. Eta, horren berri emateko, saioa, taldeak osatuz eta hainbat baliabide (filmak, telesaiak) emanez amaitu genuen, non, esplizituki edo inplizituki, irudi eta jarrera arrazistak proiektatzen ziren.

Beraz, gure hausnarketari amaiera emateko, saio hauei esker, ondorioztatu dezakegu, ideologia, pentsaera eta jatorri aniztasunaren aurrean ez garela uste dugun bezain toleranteak. Honen zergatiak, erantzun desberdinak izan ditzake, baina gizabanako bakoitzaren balioekin estuki lotua dagoen gai bat denez, desberdin pentsatzen duen horrekiko, orokorrean, errespetuz eta enpatiaz jokatzea kostatzen zaigula konturatu gara. Beraz, oraindik, gai honekiko lanketa handia egiteko geratzen zaigula iruditzen zaigu. 

Ildo berberari jarraiki, tolerantziak, errespetua, enpatia eta elkartasuna eskatzen dituela ondorioztatzen dugu. Malgua izatea, entzuten eta behatzen jakitea eta desberdintasuna gure bizitzaren zati normal gisa onartzea esan nahi du. Denok gara desberdinak, eta aberastasuna mundu honetan, aniztasunean dagoela uste dugu. Eta, Haur Hezkuntzako etorkizuneko irakasleak izango garen aldetik, tolerantzian eta errespetuan heztea gizateriaren erronka handietako bat dela uste dugu, baina, era berean, giltza dela gizarte hobe, justuago, gizatiarrago eta bakea eta elkarrizketa presente egon daitezkeen gizarte batera aldatzeko.

“饾棢饾棶 饾棻饾椂饾槂饾棽饾椏饾榾饾椂饾棻饾棶饾棻 饾棽饾椈 饾椆饾棶 饾棾饾棶饾椇饾椂饾椆饾椂饾棶 饾椀饾槀饾椇饾棶饾椈饾棶 饾棻饾棽饾棷饾棽饾椏铆饾棶 饾榾饾棽饾椏 饾棸饾棶饾槀饾榾饾棶 饾棻饾棽 饾棶饾椇饾椉饾椏 饾槅 饾棶饾椏饾椇饾椉饾椈铆饾棶, 饾棸饾椉饾椇饾椉 饾椆饾椉 饾棽饾榾 饾棽饾椈 饾椆饾棶 饾椇煤饾榾饾椂饾棸饾棶 饾棻饾椉饾椈饾棻饾棽 饾棻饾椂饾棾饾棽饾椏饾棽饾椈饾榿饾棽饾榾 饾椈饾椉饾榿饾棶饾榾 饾榾饾棽 饾棾饾槀饾椈饾棻饾棽饾椈 饾椆饾椉饾棿饾椏饾棶饾椈饾棻饾椉 饾槀饾椈 饾棶饾棸饾椉饾椏饾棻饾棽 饾椊饾棽饾椏饾棾饾棽饾棸饾榿饾椉”. 饾棓饾棷饾棻饾槀饾椆 饾棔饾棶饾椀饾棶

P茅rez Guereta, Naiara.

Telleria Robles, Maddi.

Tello Cibiriain, Janire.

V茅lez L贸pez, Koro.

HH2-GA2


Comentarios