饾悓饾惃饾悵饾惍饾惀饾惍饾悮: 饾悋饾悽饾惓饾悿饾惍饾惂饾惌饾惓饾悮饾惈饾悶饾惂 饾悆饾悽饾悵饾悮饾悿饾惌饾悽饾悿饾悮: 饾悎饾惄饾惍饾悽饾惂 饾悑饾悮饾惂饾悿饾悶饾惌饾悮
Ongi etorriak "Notas de cambio" blogera. Gaur, "Hatzaparrak" taldearen izenean, hausnarketa labur baten bitartez, aniztasunaren mundura hurbiltzea gustatuko litzaiguke. Izan ere, gaur egun, kontzeptu hau oso presente dagoen gizarte batean bizi gara. Era berean, gero eta maizago, eskoletan aniztasun handiko ikasle-taldeak biltzen dira. Adibidez, arrazoi sozial, etniko eta kulturalen araberako desberdintasunak, motibazio gutxiko edo gaitasun handiko ikasleak, hezkuntza-premia bereziak dituzten ikasleak, etab.
Terminologiari dagokionez, Silva (2008) egileak, hurrengo definizioa aurkezten digu “aniztasun” kontzeptuaren inguruan:
‘[…] Ikasleen ezaugarri berezi guztiak, ikasle guztiek ikaskuntza-maila bera izan dezaten arreta espezializatua behar duten hainbat faktorek eragindakoak […]’
Legediari dagokionez, maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoak, ikasleen heterogeneotasuna eta aniztasuna aitortzen ditu, ikasle bakoitzaren behar pertsonalen araberako hezkuntza jasotzeko eskubidea onartzen duen era berean.
Hori dela eta, etorkizuneko Haur Hezkuntzako irakasleak izango garen aldetik, ikasle bakoitzaren ezaugarriak kontuan hartu beharko ditugu, bakoitzaren beharretara egokitzen den irakaskuntza eskaini ahal izateko. Horrela, hezkuntza-inklusioaren alde egingo dugu, hezkuntza-komunitate osoarentzat aberasgarria izango den erronka, alegia. Beraz, eskolaren ardura izango da ikasle guztiek beren gaitasunak ahalik eta gehien garatzeko estrategiak eta jarduerak abian jartzea, desberdintasunak desberdinkeria bihur ez daitezen.
Gure etorkizuneko ikasgeletan aurki dezakegun aniztasuna erreferentziatzat hartuta, taldekideok "Tximeleta Belarriak" liburua irakurtzea proposatu dugu. Liburu horretan, zalantzarik gabe, aniztasunarekin batera, “bullying” kontzeptua landu ahal izango dugu etorkizuneko ikasleekin. “Bullying” kontzeptua argitzeaz gain, Haur Hezkuntzan landu beharreko gaitzat dugu eta haurrei konzientzia pizteko liburu azpimarragarria dela uste dugu.
Gure proposamenean, Maddi dugu protagonista eta haren lagunengandik behin eta berriz irainak jasaten dijoa kontakizunean zehar. Maddik, irainen aurrean, erantzun positiboak ematen dizkie lagunei. Lagunek, irainak egiten jarraitzen dute eta Maddik azkenean onartu egiten du belarri handiak dituela baina berari bost axola zaiola dio.
Ipuin honi, mezu positiboa atera diogu eta haurrei kontakizun honen bitartez hori helarazi nahi diegu. Haurrei, pertsona guztiak desberdinak garela eta desberdintasun horiek “gu” egiten gaituztela erakutsi diezaiegun. Jakina denez, Lehen Hezkuntzan eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan gai hau ohikoagoa izaten denez, honi garrantzia handia ematen zaio eta lanketa bat egiten da. Guri garrantzitsua iruditzen zaigu haurrak direnetik aniztasuna lantzea zeren eta txikitatik barneratzen badute besteak diren bezala onartzen eta errespetatzen, handiagoak direnean horrekiko konzientzia garatuagoa edukiko dute.
"Tximeleta Belarriak" liburutik ateratako ideia erreferentziatzat hartuta, taldekideok beste bi jarduera diseinatzea erabaki dugu. Jarduera horien bidez, aniztasunaren gaia lantzen jarraitu ahal izango dugu, eta, nolabait, jarrera diskrimatorioak prebenitu eta, etorkizunean, eskola-jazarpenari buruzko edozein jarrera ezabatu ahal izango dugu.
Gure hausnarketari amaiera emateko, aipatu beharra dugu Haur Hezkuntzako gela, leku bikaina dela ikasleak aniztasunaren inguruan hezten hasteko. Izan ere, tolerantzia, kontzientzia, errespetua, eta eskolan aniztasunak duen garrantziari buruzko gaiak hasteak onura asko ekarriko dizkie haurrei ez ezik, gizarte inklusibo bat sortzeko oinarria ere izango da, ezberdintasunak aberastasun gisa ikus daitezen.
“La diversidad es la magia. Es la primera manifestaci贸n, el primer comienzo de la diferenciaci贸n de una cosa y de la identidad simple. Cuanto mayor es la diversidad, mayor es la perfecci贸n. “ Thomas Berry
Hatzaparrak Taldea:
P茅rez Guereta, Naiara
Telleria Robles, Maddi
Tello Cibiriain, Janire
V茅lez L贸pez, Koro
HH2 - GA2
Comentarios
Publicar un comentario