๐๐จ๐๐ฎ๐ฅ๐ฎ๐: ๐๐ข๐ณ๐ค๐ฎ๐ง๐ญ๐ณ๐๐ซ๐๐ง ๐๐ข๐๐๐ค๐ญ๐ข๐ค๐: ๐๐ข๐ค๐ ๐๐ฆ๐จ๐ง๐๐ซ๐ซ๐ข๐ณ๐๐ง ๐๐ข๐ญ๐ณ๐๐ฅ๐๐ข๐
Ongi etorriak berriro ere “Notas de Cambio” blogera. Gaurko sarreran, Kike Amonarrizen saioa abiapuntutzat hartuta, Hatzaparrak taldearen izenean, hausnarketa berri batean murgilduko gara, zer erronka eta aukera berri dakartzate eleaniztunak eta kulturaniztunak euskarazko hezkuntzan, euskararen biziberritzeari dagokionez? galderari erantzunez.
Kike Amonarriz Gorria, Euskal Filologian lizentziatutako soziolinguista, umorista eta telebista-aurkezlea da. Joan den ostiralean, 2021eko martxoaren 5ean, euskararen erabilerari buruzko hitzaldi bat eskaini zigun. Horren xedea, gu, etorkizunean Haur Hezkuntzako irakasleak izango garen aldetik, euskararen erabilerari buruzko informazioa eta euskara sustatzeko eta ikasgeletan erabiltzeko aholkuak helaraztea izan zen.
Beste herrialde batzuetatik etorritako biztanleak gure komunitatera iritsi izanak aldaketa kualitatibo zein kuantitatiboak eragin ditu gure herri eta hirietako demografia-, soziokultura- eta hizkuntza-panoraman. Euskarari dagokionez, eta Kike Amonarrizen hitzaldiaren ideiak erreferentziatzat hartuta, egia da, azken urteetan euskararen egoera asko hobetu den arren, oraindik euskara, gaztelania edota frantsesarekin alderatuz hizkuntza gutxituen artean aurkitzen dela. Beraz, aukera-berdintasuna bermatzeko, hizkuntzaren aldeko neurri positiboak hartu behar dira. Irakaskuntzaren arloan, bereziki azpimarragarria da euskara indartzeko egin den prozesua, horri esker, hezkuntza-eredu elebidunak nabarmen hazi baitira. Egun, Haur Hezkuntzan eta Lehen Hezkuntzan matrikulatu diren haurren % 90a, euskara nagusi den eredu elebidunetan (B eta D) ikasten ari dira.
Hala eta guztiz ere, euskal ikastetxeek euskal gizartean sortu den errealitate berrira egokitu behar dira, hizkuntza guztiak gizarte-kohesiorako tresna gisa tratatzeko aldaketak, esku hartzeko eredu berriak eta esperientzia didaktiko berriak sartuz. Kulturarteko hezkuntza, beraz, premia sozial batetik sortu da. Euskal gizartea konplexua eta anitza da, hainbat kultura elkartzen direnak bertan. Egungo aniztasunean planteatzen diren egoeren artean, eleaniztasun-egoera nabarmenduko genuke.
Kontuan hartuta, orduan, gizarte eleaniztun eta kulturaniztun batean bizi garela, beharrezkoa izango da eskolak, ikasle eleaniztunen komunikazio-beharrei erantzuteko ezinbestekoak diren antolaketa- eta metodologia-aldaketak sartzea. Izan ere, eleaniztasun eta kulturaniztasun horrek, erronka eta aukera berri ugari dakartzate euskarazko hezkuntzan, euskararen biziberritzeari dagokionez.
Beraz, zalantzarik gabe, zailtasun bat baino gehiago, kultura-aniztasuna, aberastasun-iturri bat dela esan dezakegu, gero eta heterogeneoagoa den gizarte batean toleranteak izaten irakasten diguna. Euskal eskolentzat, erronka berri honek, komunitate bakoitzaren berezko hizkuntza edo hizkuntzak sentsibilizatzea, sustatzea eta sendotzea dakar, gizarte-kohesioa helburu duen hezkuntza-proiektu eleaniztuna eta kulturarteko hezkuntza-eredua egituratzeko ardatz gisa. Beraz, eskolen joera kulturartekotasuna sustatzea izan behar da, helburua eskola inklusiboa izanik. Ekimen horien bidez, ikasle etorkinen beharrei erantzuteko eta jatorrizko identitatea lantzeko aukera eskaintzen duen hezkuntza-eredu egokia garatzen da, elkarlana eskatzen duten proiektuen bitartez. Eskola eremuan, gizabanako ororen eta kultura ororen eskubideen garrantzia eta presentzia bermatzea guztiz beharrezkoa da. Baina, kultura ezberdinek dakartzaten hizkuntzataz gainera, tokian tokikoa ere zaindu beharra dago, are gehiago, gure lurraldeko hizkuntzetariko bat gutxitua dela kontuan hartuta.
Eskolak, gainera, hezkuntza-proiekturako zein ikastetxeko curriculum-proiekturako aukerak hartu behar ditu. Gainera, neurri berean edo handiagoan, ikasgelako eguneroko jarduna ere halakoxea da; izan ere, irakasleak, egunero, etengabeko elkarrekintzan daude ikasle-taldeekin. Hori dela eta, eskolako irakasleak hartzen duen jarrera erabakigarria izango da ere hizkuntzei emango zaien trataeran. Era berean, etorkizuneko irakasleak izango garen aldetik, beste kulturetako hizkuntzak ezagutzea funtsezkoa izango da, eskolan landuko den hizkuntza-trataerari begira. Egoera horren aurrean, ikasleen hizkuntzekiko jarrerari eta bereziki, ikasle etorkinek euskararen inguruko zein jarrera dituzten aztertzea garrantzitsua izango da.
Neurrien inguruan ari garela eta, eta gaur egungo eskolek duten aniztasun egoera hori aintzat hartuta, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak, aniztasunari erantzuteko hainbat plan eta baliabide eskaintzen dizkigu. Horien bidez, ikasle etorkinen inklusiora zuzenduriko orientabideak, jarduerak eta programak aurkezten dira, bai curriculumean txertatzekoak, bai hizkuntza eta kultura arloan lantzekoak ere.
Laburbilduz, eta gure hausnarketari amaiera emateko, eleaniztasun eta kulturaniztasun erronka horiek aberastasun gisa ulertu eta aurrera eramango dituen eskola inklusibo baten beharra ezinbestekoa ikusten dugu, ikasleek, hizkuntza eta kultur aniztasun egoera batean murgilduta, elkarbizitzan hezi daitezen. Haur Hezkuntzako etorkizuneko irakasleak izango garen aldetik, kulturartekotasunak berarekin dakarren hizkuntza-aniztasuna zaintzen ikasi behar dugu. Hots, hezkuntza esparrutik, euskal identitatea garatu beharra dugu, beste herrialdeetatik geurera etorri diren pertsona guztien hizkuntzen eta kulturen errespetua bermatzen dugun heinean. Izan ere, euskara jartzen da erdian eta euskararen erdigune horretatik ziurtatzen da beste hizkuntzak ere landuko direla eta pertsona elebidunak edo eleaniztunak heziko direla. Euskarari dagokionez, oraindik erronka handiak gainditu behar ditu, baina orain arte egindako bideak ere erakusten du posible dela jatorrizko hizkuntzak eta beren kulturak berreskuratze bidean jartzea.
Pรฉrez Guereta, Naiara.
Telleria Robles, Maddi.
Tello Cibiriain, Janire.
Vรฉlez Lรณpez, Koro.
HH2-GA2
Comentarios
Publicar un comentario