饾悓饾惃饾悵饾惍饾惀饾惍饾悮: 饾悇饾惉饾悿饾惃饾惀饾悮 饾悎饾惂饾悿饾惀饾惍饾惉饾悽饾悰饾惃饾悮: 饾悂饾悶饾悹饾悽饾惉饾悮饾惈饾悶 饾悋饾悽饾惌饾惓饾悮饾惀饾悵饾悽饾悮
Ongi etorri beste egun batez "Notas de cambio" blogera, non, beste behin ere, Hatzaparrak taldearen izenean, aniztasunaren inguruko hausnarketara hurbilduko zaituztegun. Suposatzen dugu zuetako askok "Erretinosi Pigmentarioa" terminoa entzungo zenutela, baina, ziur aski, gutako askori gertatu zaigun bezala, ez duzue ulertuko funtsean kontzeptu hori zer den. Gaia aztertu ahal izateko, "Retinosis Retina Begisare" elkarteak emandako hitzaldi batera joateko plazera izan genuen, haiek izan baitziren gaixotasun hori zertan datzan ulertzeko beharrezko informazioa eman zigutenak.
Lehenik eta behin, beharrezkoa ikusten dugu, oro har, elkarteak duen funtsezko lana aipatzea. “Retinosis Retina Begisare”, Euskal Herriko Lurralde Historietako hirutan kokatzen den eta “gaixotasun hauek kaltetutako pertsonen bizi-kalitatea hobetzea” helburu komuna partekatzen duten hiru elkarte dira. Elkartearen jarduna, oinarrizko hiru ardatzen inguruan garatzen dute:
1. Bazkideei eskainiriko arreta; hau da, babesa eskaintzea, behar dituzten baliabideak bideratzea, medikuntza, teknologia eta ikerkuntza alorretan ematen diren aurrerakuntzen berri ematea eta kirol edota kultur izaerako jarduerak antolatzea.
2. Izaera honetako gaixotasun eta ikusmen murriztuaren existentziaren inguruan gizartea informatu zein sentsibilizatzea.
3. Ikerkuntza babestea; hots, erretinako distrofietan lan egiten duten oftalmologo, genetista, zientzialari, ikerketa-talde eta gainerako profesionalekin elkarlana jorratu eta izaera publiko zein pribatuko erakunde ezberdinetan baliabide ekonomikoak bilatzea.
Terminologiari dagokionez, eta hitzaldian hartutako datuak erreferentziatzat hartuta, esan dezakegu, “Erretinosi Pigmentarioa” ez da gaixotasun bakar bat, baizik eta, endekapenezkoak eta hereditarioak diren gaixotasunen multzoa, zeintzuek begiari eragiten dioten eta ikusmenaren galera motel eta mailakatuagatik bereizten diren. Era berean, gaixotasun honek eragiten dituen sintomei buruzko informazioa eskaini ziguten hitzaldian, gaueko iluntasuna (iluntasun edota gutxi argituriko lekuetarako ohitze txar moduan agertzen da), ikus-eremuaren murriztea (normalean ikusmen periferikoaren murriztea ematen da, eta honek, euren ingurukoa ikusteko burua biratu behar izatea eragiten die), ikusmen zorroztasunaren gutxitzea (forma eta objektuak sumatzeko zailtasun moduan adierazten da eta, oro har, aurreko bi sintomen ostean azaltzen dira), liluraldi eta fotopsiak (kaltetu askok argi edota flash txikiak nabaritzen dituzte beraien ikus-eremuaren periferian eta honek ikusmena zailtzen diete, batez ere gehiegizko argitasunaren kasuan. Gainera, argiak geroz eta gehiago molestatzen die) eta koloreen jasotzearen eraldaketa (zehaztugabea izan arren urdin-hori ardatzari eragin ohi dio. Sintoma hau gaixotasuna oso garatua dagoenean ematen da), besteak beste.
Sintomak aipatu ondoren, Haur Hezkuntzako irakasleak izango garen aldetik, garrantzitsua iruditzen zaigu gaixotasun hori duten pertsonek izan ditzaketen zailtasunak ezagutzea. Zailtasun nagusi horiek, hurrengo egoeratan ematen dira, desplazamenduetan, itsualdien kontrolean eta argiztapen aldaketetara egokitzean, gertuko ikusmena beharrezkoa duten jardueretan eta giza-jardueretan.
Gaur egun, gaixotasun mota horrekin jaiotzen diren pertsonek, etiketa batzuei aurre egin behar diete, normalean negatiboak izaten direnak. Gizarteak, oro har, taldekatzeko, etiketatzeko edota talde jakin batzuei ezaugarri uniformeak esleitzeko joera izaten du. Talde horietako bat desgaitasunen bat duten pertsonena da, eta, hala, pertsona bati buruz ezer jakin ez arren, talde horren aurretiko ezagutza aplikatzen zaio. Ondorioz, arazoa sortzen da, gizarte-talde jakin batzuei egozten dizkiegun ezaugarriak, ez direnean ez errealak ez positiboak, eta beraz, aurreiritzi bihurtzen dira. Horiek, gainera, inkontzienteki oztopo sozialak bihurtzen dira, pertsonaren garapena eta parte-hartze soziala mugatzen dituztenak.
Ildo horretatik, azken urteotan, egungo gizartean, balioak, jarrerak eta praktikak aldatu egin dira, eta aldaketa horiek hezkuntzaren planteamenduetan eta eskolaren errealitatean islatzen dira. Aldaketa horietako bat aniztasuna aitortzeari buruzkoa da; izan ere, aukera didaktikoak bilatu behar dira hezkuntzan eta eskolaren praktikan, aniztasuna, guztiontzako balio aberasgarria eta positiboa izan dadin. Horregatik, Haur Hezkuntzatik, garrantzitsutzat jotzen dugu ikasgelan aniztasuna lantzea, errespetuan eta tolerantzian oinarritutako hezkuntza sustatuz, herritar zuzen eta solidarioak hezteko. Tolerantea izateak, beraz, besteen desberdintasunak onartzea da; aniztasuna onartuz. Horregatik, Haur Hezkuntzako etorkizuneko irakasle gisa, garrantzitsua iruditzen zaigu balioetan oinarritutako hezkuntza sustatzea, haurrei aniztasun hori normaltzat hartzen irakasteko.
“Una vez que aceptamos nuestros l铆mites, vamos m谩s all谩 de ellos”. Albert Einstein
Hatzaparrak Taldea:
P茅rez Guereta, Naiara.
Telleria Robles, Maddi.
Tello Cibiriain, Janire.
V茅lez L贸pez, Koro.
HH2-GA2
Comentarios
Publicar un comentario