饾悓饾惃饾悵饾惍饾惀饾惍饾悮: 饾悢饾惂饾惈饾惏饾悮 饾悈饾惃饾惈饾惁饾悮饾惓饾悽饾惃饾悮

 



Thillen (2015) hitzetan, duela hamarkada bat baino gehiago Afganistan eta Iraken aurka AEBko gurutzada abiatu zenetik, Ekialde Hurbileko egoera etengabe okertzen joan da. Sarraski zibilak, atentatu terroristak eta Ekialde Hurbileko herriek jasaten dituzten gainerako ekintzak direla eta, gero eta pertsona gehiagok hartu behar izan dute beren herrialdetik ihes egiteko erabaki zaila, beren etxea, familia, oroitzapenak eta sustraiak atzean utzita. Amnistia Internazionalaren (2019) arabera, pertsona horiek beren herrialdetik ihes egiteko arrazoiak askotarikoak eta konplexuak dira. Pertsona batzuek, beste leku batzuetara emigratzen dute beren egoera ekonomikoa hobetzeko edo are hezkuntza hobea eskuratzeko. Beste batzuek, ordea, beren herrialdeetatik alde egin behar izaten dute muturreko pobreziatik, goseteetatik, giza eskubideen urraketetatik eta jazarpenetatik ihes egiteko. Aipatutako egoera gatazkatsuek, era berean, genero-desberdintasunak eragiten dituzte; hori dela eta, emakumeak egoera zaurgarriagoetara eramaten dituzte.

Sarrera labur honen ondoren, “Hatzaparrak” taldeko kideen izenean, ongietorriak berriro ere “Notas de cambio” blogera. Sarreran aipatutako ideiekin lotuta, joan den martxoaren 18, 22 eta 29an, UNRWA erakundeak eskainitako formakuntza batean parte hartzeko aukera izan genuen. Haiek eskainitako hitzaldi eta jarduerei esker, Palestinako emakume errefuxiatu asko jasaten ari diren errealitatera hurbiltzeko aukera izan genuen.

Oro har, UNRWA Ekialde Hurbileko Palestinako errefuxiatuentzako Nazio Batuen Agentzia da. Ia zazpi hamarkadaz geroztik, Palestinako errefuxiatuei hezkuntza, osasuna, laguntza humanitarioa eta gizarte-zerbitzuak bermatzeko ardura duena. Era berean, erakundearen helburu nagusiak dira, alde batetik, Palestinako errefuxiatuen egoera ikusaraztea, eta, bestetik, herritarrei eta erakunde publiko eta pribatuei laguntza ematea. Erakundearen beste zeregin garrantzitsu bat, Espainian giza eskubideen defentsa sustatzea da, herritartasun globalerako hezkuntzaren eta sentsibilizazioaren bidez.

Aurreko paragrafoetan aipatu bezala, arrazoi askorengatik emakume palestinarrek haien herrialdetik alde egitea erabakitzen dute, baina, zer gertatzen da gure herrialdeetara iristen direnean? L谩zaro Lorcaren (2019) hitzetan, hizkuntzaren oztopoak, indarkeriak, etxebizitza egoki bat eskuratzeko ezintasuna, langabezia, isolamendua eta diskriminazioa, besteak beste, migratzaileen bizitza oztopa dezakete, oro har, eta, bereziki, emakume errefuxiatuena. Era berean, Europako Parlamentuak (2016) gaineratu du emakumeek, errefuxiatu izateagatik, diskriminazio anizkoitza jasaten dutela, eta, ondorioz, gizarte-bazterketa, indarkeria eta pobrezia jasateko arrisku handiagoa dutela.

Asko dira emakume errefuxiatuen inklusioa lortzeko faktore erabakigarriak, baina, herritar gisa, gure inplikazioa, ezinbestekoa da gizarte bidezkoago eta berdintasunezkoago baterantz aldaketa bat lortzeko. P茅rezen (2019) hitzetan:

‘[…] “la sociedad de acogida debe tomar conciencia de que es importante facilitar espacios seguros y redes de apoyo sensibilizadas y solidarias con las m煤ltiples opresiones de las mujeres refugiadas. […]’

Jasotzeko plazera izan genuen prestakuntzekin lotuta, 3 saioetan zehar, alde batetik, erakundeak, Palestinak gaur egun bizi duen egoerari buruzko informazio orokorra eskaini zigute, etorkizuneko gure lanerako garrantzitsua izango dena, testuinguruan kokatu ahal izateko. Bestalde, artearekin eta zinemarekin lotutako bi tailerretan parte hartzeko aukera eskaini ziguten. Horietan, hainbat proposamenen bidez, modu ludikoagoan, gaiaren inguruan sentsibilizatzen saiatu ginen. Gure kasuan, "Hatzaparrak" taldeko kideok, zinema-tailerrera joateko aukera izan genuen. Bertan, "Stop-motion" argazki-efektuaren bidez, Palestina herrialdea uzten duen giltza baten istorioa simulatu genuen. Haur Hezkuntzako etorkizuneko irakasleak garen aldetik, garrantzitsua iruditzen zaigu kultura-aniztasuna bezalako gaiak modu ludiko eta errazean garatzea, gure etorkizuneko ikasleek, oro har, aniztasun horrekiko errespetua den balio nagusia barneratu ahal izan dezaten.

Azken ideia horrekin lotuta, Haur Hezkuntzako etorkizuneko irakasle gisa, kontuan hartu behar ditugu azken hamarkadetan areagotu diren migrazio-fenomeno horiek. Garc铆a & Santamar铆aren (M. A. A) hitzetan, garrantzitsua da errespetua, berdintasuna, tolerantzia eta diskriminaziorik eza oinarri izango dituen gizarte anitza lortzea; horretarako, funtsezkoa izanik eskolaren eta irakasleen lana. Izan ere, erakunde honek ez badu bultzatzen kulturalki anitzak diren pertsonen arteko elkarrekintzak errespetuzko klima afektibo eta inklusiboetan, jarrera baztertzaileak eta segregazionistak sustatzen dira.

Hezkuntza-eragileak garen aldetik, ez da nahikoa unean uneko konponbideak bilatzea; aitzitik, errealitate berri hori kontuan hartu behar da gure irakaskuntza-jarduera planifikatzerakoan. Pera-Gilabertek (2013) aipatzen duen bezala, beharrezkoa da haurrentzat eta haien familientzat etorkizun hobea bilatzea, eta horrek lotura zuzena du eskaintzen zaien irakaskuntzarekin, bai ezagutzei dagokienez, bai gure gizartean integratzeko aukera ematen dieten gaitasunei dagokienez. Era berean, eskolatik, inklusioa eta kulturen arteko errespetuzko harremanak bultzatuko dituzten jarrera positiboak sustatzen saiatu behar dugu, eta diskriminaziora daramatenak ezabatzeko hezi.


Erreferentzia Bibliografikoak:


    Amnist铆a Internacional (2019). Refugiados, refugiadas e inmigrantes [online]. Hemendik berreskuratua: https://www.es.amnesty.org/en-que-estamos/temas/refugio/


    Garc铆a, R. J., & Santamaria, M. A. A. EL PROCESO EDUCATIVO INTERCULTURAL DESDE UNA PERSPECTIVA TE脫RICO-PR脕CTICA.


    L谩zaro Lorca, M. (2019). Mujeres Refugiadas en Espa帽a:" te arriesgas a todo, a perder oa ganar".


    Parlamento europeo (2016). Informe sobre la situaci贸n de las mujeres refugiadas y solicitantes de asilo en la UE. Comisi贸n de Derechos de la Mujer e Igualdad de G茅nero.


    P茅rez Becerra C. (2019). El reto de la inclusi贸n social de las mujeres refugiadas. ONG Rescate. Hemendik berreskuratua: https://www.ongrescate.org/noticias/el-reto-de-lainclusion-social-de-las-mujeres-refugiadas


    Pera-Gilaberte, M. A. (2013). Pautas metodol贸gicas para la inclusi贸n de alumnado inmigrante orientadas a docentes noveles.


    UNRWA Espa帽a. Hemendik berreskuratua: https://unrwa.es/


    Thill, M. (2015). Mujeres, nacionalismos e islamismo en Palestina. Elementos para una lectura feminista de los conflictos en Oriente Pr贸ximo.

Comentarios