𝐌𝐨𝐝𝐮𝐥𝐨𝐚: 𝐌𝐨𝐝𝐮𝐥𝐨𝐤𝐨 𝐡𝐚𝐮𝐬𝐧𝐚𝐫𝐤𝐞𝐭𝐚
Gizakiok esentzia bera partekatzen dugu. Ezaugarri berdin batzuk ditugu, faktore geografikoek, historikoek, kulturalek eta abarrek bereizten gaituzten arren ez direnak aldatzen. Hala ere, azpimarratu behar da, inor ez dela beste pertsona baten berdin-berdina; horregatik, gure kasuan, desberdintasun horri aniztasuna deritzogu. Sarrera labur honen ostean, ongi etorria ematen dizuegu beste behin “Notas de cambio” blogera. “Hatzaparrak” taldearen izenean, berriro ere aniztasunaren mundura hurbilduko zaituztegu, “Aniztasuna eskolan” moduluari egin diogun balorazioari buruzko azken hausnarketa baten bidez. Aniztasunak tipologia zabala dakar berekin, eta, bertatik bertara ezagutu ahal izateko, lauhilekoan zehar, tipologia desberdinak barne hartzen zituzten hainbat material eta formazio eskaini zaizkigu, hala nola, aniztasun funtzionala, kultura-aniztasuna eta sexu-aniztasuna. Aniztasuna, bere aldetik, gaur egun oso presente dagoen errealitatea da. Beraz, eztabaid...